TANATORIOA ARRASATEN

Ojanguren ehorztetxean, Arrasatekoa, Gipuzkoan, denaz arduratuko gara, hasieratik bukaera arte. Egun hauetan, gogorrak familiarentzat eta lagunentzat, gu geu arduratuko gara guztiaz. Gure tanatorioan 3 gela daukagu, hil-beilarik gertuena egiteko gure hildakoei.

BESTE ZERBITZU BATZUK

Hasiera-hasieratik harremanetan jartzen gara hildakoaren familiarekin zerbitzu guztiak prestatzeko, haien lehentasunen arabera. Guztiaz arduratzen gara, burokraziaz eta hiletaz. Beste zerbait prestatu gura izanez gero hilerrian, edo hil izana hedabideetan argitaratu gura izanez gero.


Familiaren edo hildakoaren gurariekin bat, gorpua erre ere egiten dugu, eta horrek dakarren guztia ere bai. Halaber, hildakoa eroan eta jasotzeaz, lore apainketaz edo oroigarria egiteaz arduratzen gara, gure pertsonalari eskatu besterik ez dago.


Gorpua egoki jartzen arduratzen gara, familiaren gustura, itxura lasaia eta naturala izan dezan. Makillajerik onenak erabiltzen ditugu, bereziak horretarako, hildakoa ikusi dadin bizi zela zegoen bezalaxe.


Zaharberritze teknikak ere erabiltzen ditugu, istripu baten ondoriozko hildakoa ahalik eta ondoen geratu dadin; baina familiak hala nahi izanez gero, hil-beila hilkutxa itxita egin daiteke. 


Urna, hilkutxa edo hilarri aukera zabala daukagu, nahieran; eta lore txukunketen katalogo zabala. Bizirik zaudela ere gura duzun eta behar duzun guztia prestatzen dugu; heriotza unea iristen denean, inork erabaki ez dezan zuk erabaki beharrean.


Zurekin eta zure familiarekin egongo gara behar gaituzuenean.

HILETA BAT PRESTATZEA INOIZ EZ DA IZAN HAIN ERRAZA, DEITU GURERA.

© 2020 Funeraria Ojanguren Ehorztetxea Eskubide erreserbatu guztiak
PA Digital-ek egindakoa