HORMAKO ESKELA PERTSONALIZATUAK ARRASATEN

Ojanguren ehorztetxean, familiari hileta zerbitzuen aukera zabala eskaintzen diogu, guztiz egokituak haren beharrei eta nahiei; hormako eskelak, tramiteen kudeaketa Debagoienean, Gipuzkoa.


Arreta integral bat emateaz arduratzen gara, hau da, hil aurreko azken borondateak, hileta zerbitzua ematen denean eta eman ostean, tramite guztiak eginez eta gertu-gertutik lagun eginez.

GURE ZERBITZUAK

Badakigu jakin maite dugun hori hil osteko uneak zailak direla, gure bizitzan zailenetakoak. Horregatik, gure hileta zerbitzuez lagundu nahi dizugu gertu-gertutik eta tramite eta prozesu guztiak erraztu egin nahi dizkizugu .

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Azken borondateak. Pertsonen nahiak eta azken borondateak aurrera eramaten arduratuko gara.
  • Hileta zerbitzu integralak. Hildakoa egoki apaintzea, hilkutxak, urnak edo tapizatu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, familiaren edo hildakoaren beraren nahiak jarraituz. Gainera, hiru gela daukagu, hil-beila egiteko egokituak.
  • Loreak: Lore-koroa pertsonalizatuak eta pertsonaren edozein nahi.
  • Oroigarri pertsonalizatuak..
  • Hormako eskelak, tradizionalak nahiz pertsonalizatuak, familiaren gustura.
  • Lekuz aldatzeko zerbitzua: hiru hileta automobil, eta jasotzeko automobil bat dauzkagu.
  • Tramiteak. Hil osteko tramite guztiak egingo ditugu gure bulegoetan, non abokatu aholkulari bat daukagun, arduratuko dena zuri aholkuak ematen prozesu osoan.

Behar diren teknikariak eta baliabideak ditugu hileta zerbitzua eta arreta emateko, eskuragarri daudenak urteko 365 egunean eta 24 orduan.


Maite duzun horri ahalik eta agurrik onena ematen arduratuko gara, gertu-gertutik, era profesional batez eta kalitatez. Informazio gehiago behar izanez gero gure zerbitzuen gainean, ez zalantzarik izan eta jarri harremanetan gurekin. Gustura lagunduko dizugu.

HILETA ZERBITZU INTEGRAL BAT BEHAR DUZU? JARRI HARREMANETAN GUREKIN

© 2020 Funeraria Ojanguren Ehorztetxea Eskubide erreserbatu guztiak
PA Digital-ek egindakoa